Elkarrizketa ikusi
Elkarrizketa ikusi
Elkarrizketa ikusi
Aurrea hartu beste ibilgailuen maniobrei. Arrisku egoerak aurreikusteak hartu beharreko erabakiak hartzeko denbora gehiago emango dizu.
Zeure esku dagoen guztia egin ezazu, errepidean ikus zaitzaten. Bidegurutzeetan, saia zaitez abiadura murrizten, ireki apur bat erreiko ibilbidea besteek ikus zaitzaten eta gune itsuak saihesteko.
Saihestu zig-zag mugimendu oro gainerako ibilgailuen artean; izan ere, gune itsuetan sartu-irtenak egingo dituzu eta ezin izango zaituzte ikusi, ezta zure ibilbidea aurreikusi ere.
Errepidean taldean ibiltzen zarenean, ez dituzu zure mugak gainditu behar, lagunei jarraitu ahal izateko. Ez zaitez kezkatu, aurrerago itxarongo dizute. Zorionez, laguntasuna da gure nortasunaren erakusle.
Kontuan hartu taldean bidaiatzen duzunean, zure erreakzio- eta maniobra-gaitasuna urriagoa dela bakarka joaten zarenean baino. Hori dela-eta, arreta handiz jokatu.
Ikusi al dituzu inoiz Marquez edo Rossi errepidean lehiatzen? Azkar zirkulatu nahi baduzu, inguru seguru eta egokituetan egin.
Errespetua irabazteko modurik onena da errepidea partekatzen duzun gainerako ibilgailuak errespetatzea. Motor-gidari guztiek eskertuko dizute.
Telefono mugikorra edota GPSa begiratzeak istripua eragin dezake. Gogoratu errepidea karrozeria-babesik gabeko pertsonekin partekatzen duzula.
Errepidean doazen gainerako ibilgailuei zure asmoen berri eman. Horrelako oinarrizko arauak betetzeak istripu ugari saihestu ditzake.
Bidegurutzetara iristen zarenean begiratu ezazu bi aldiz ibilgailurik ez datorrela ziurtatzeko. Kontuan hartu motorrak autoak baino gutxiago ikusten direla.
Motor baten erreakzioei erantzuteko behar adina denbora eta tokia izan nahi badituzu, abiadura eta segurtasun-distantzia egokiak mantendu. Gogoratu motor baten aurka talka egiteak ondorio larriak ekar ditzakeela.
Atzerako ispiluei esker, zure begirada atzerago helduko da eta horrek lagunduko dizu, ibilgailuaren inguruan gertatzen den guztia kontuan izanda, hartu beharreko erabakiak hartzen. Ispiluetatik begiratzean, adi-adi egon, motozikletak ez baitira turismoak edo kamioiak bezain erraz ikusten.
Haize handiko guneetan, motorrak ezegonkorragoak izaten dira, eta ibilbidea bat-batean aldatu dezakete. Hori kontuan hartzen baduzu, arrisku-egoerei aurrea hartu ahal izango diezu.
Urteko garai eta errepide zehatz batzuetan motorren kopurua handitu egiten da. Antzematen duzunean, arretaz gidatu eta kontuan hartu bihurguneetan edota ikuspen urriko guneetan motorrekin gurutzatu zaitezkeela.
Seinale akustikoak erabili behar badituzu, mantendu distantzia, gerta daitekeelako txirrindulari, oinezko edota motor-gidariei ezustekoa eragitea eta oreka galaraztea.