Partekatu:

Motozikletak segurtasunez gidatzeko ikastaroa Nafarroako zirkuituan

125 cm³-tik gorako motor bat duzu eta hobeto eta seguruago gidatzen ikasi nahi duzu?

Hau da zure aukera

Nori zuzenduta dago?

Ikastaro hau 125 cm³-tik gorako motorrak gidatzen dituzten eta hobeto eta seguruago gidatzen ikasi nahi duten motor-gidarientzat da.

Ikastaro honetan parte hartzeko ezinbesteko baldintza da administrazio-egoitza EAEko edozein udalerritan izatea 2019/07/01aren aurretik.

Nork antolatzen du ikastaroa?

Ikastaroa Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak antolatu du, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean.

Zein da prezioa?

Ikastaroa doakoa da orrialde honetan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten motor-gidarientzat.

Noiz emango da?

Ikastaroa data hauetan emango da:

Beharrezkoa da ikastaroa hasi baino ordu erdi lehenago agertzea instalazioetan (8:30ean goizeko txandan eta 14:30ean arratsaldekoan) aurretiazko dokumentazioa bete eta egiaztatzeko.

Non emango da ikastaroa?

Nafarroako zirkuitua: Malvasía 5, Los Arcos (Nafarroa).

Parte-hartzaile bakoitzak honako hauek eraman beharko ditu ikastarora…

1. Egoera ezin hobean dagoen motozikleta, erabiltzeko legezko baldintzetan, ibilgailuen nahitaezko aseguruarekin eta indarreko IATrekin.
2. Kasko homologatua, eskularruak, botak eta babes-arropa.
3. 2019/07/01aren aurretik administrazio-egoitza EAEko edozein udalerritan zuela egiaztatzeko errolda-agiria.

Garrantzitsua: Aurreko hiru baldintzak betetzen ez dituzten parte-hartzaileek ikastaroan parte hartzeko eskubidea galduko dute.

Ikastaroa amaitzean, parte-hartzaile bakoitzak egiaztagiri bat jasoko du.

Izena eman nahi duzu? Egizu hemen.

Informazio gehiago nahi duzu?

trafikoa@eventos.eus / 902 253 500